XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mongoliñorenak dira.

Etorri daitela nai ba dau billoizik euren billa.

- Zegaitik ez dautsazuz alkateari eroan?.

- Alkatiak esan dau ondo zigortzeko.

Naiko zeregin daukala berak zarrekin, umiei zurtzillo pandangoak eta pongolak garbitzen asi barik.

- Kontxo! Ori, e? Alkatiari esan maixuen zeregiña erakustea dala eta alkatearena erritar guztiak, zar, gazte, ume eta abar, dan danak zaintzea.

Zer ba? Dana maixuentzat?.

- Baiña... ala izan eta be... ba daki ba, el alcalde de este pueblo tiene mucha ilustrasion kantua jakin ez?.

- Ondo da Matxin, ondo.

- Ara alkondara eta gerriko sokia.

- Eta kaltzontzilluak?.

- Jauna, erri onetan alkatiak berak be ez dau sekula erabilten kantzontzillorik.

Euki be... Bilboko medikuagana joateko izan ezik....

Ba nua, ia besterik atrapaten ete dodan.

Aguazillak urten orduko, mutillak, alkarri begira, Mongoliñok ze kontu eta atarramendu atarako kalean zear billoizik.

Maixuak, mutillen jakin miñari jaramonik egin barik, berean: Ikusten dozue.

Emen, erakutsi, zaindu, zigortu, zuzendu eta dana egin bear da.

Jakiña, irabazi ez.

Guazen aurrera.

Ikusi daigun restarrekuak, kentzekuak, zer esaten daben.

Toxu, tentetu eta asi:
Sagar arbola baten lau sagar batu, beste baten iru, bestean sei... zenbat dira?.

Legramua baiño baltzago eukazan atzaparrak kontaten asi ta Toxu'k: Lau eta iru... zazpi; zazpi eta sei... amairu.

Dozena bat.